Elizondoko Kultur Etxean hainbat ekitaldi izanen dira azaroan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Abenduaren 2an, Chillida-Lekura ateraldi kulturala eginen da

Arizkunenea Kultur Etxean hainbat kultur ekitaldi izanen dira azaroan. Hilaren 22a artio, Elisabet Mendiak eta Elisa Muñozek «Gure artista gazteak» margo erakusketa zabalik dute, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6,30etatik 9etara.
Bertzalde, Folk Ametsetan zikloaren azken emanaldia izanen da igande honetan, azaroak 19, arratseko 8etatik aitzin kultur etxeko sabaian. Euritan Blai talde euskalduna ariko da.  Aitzineko igandetan Pedro Lima Kubako pianojolea, Anna luna Brasil Band brasildarrak eta D’Astura asturiarrak izan dira Kultur Etxean.
Bertzalde, Arizkune­neatik aterita ere izanen da kultur saio interesgarririk aste hondar honetan. Larunbatean, azaroak 18, goizeko 11etan, «Egilea eta bere obra haurrekin» ekitaldia gau­­zatuko da Arizkun­go Bo­zate auzoko Go­rrienea Etxean. Javier Santxo­tena eskulturgilea, 5 eta 12 urte arteko haurrekin izanen da, bere lanari buruzko azalpenak eskainiz.
Akitzeko, abenduaren 2an, larunbata, Chillida-Lekura ateraldi kulturala eginen dute. Izen ematea Arizku­nenean egin behar da, 2.600 pezeta ordainduz (autobusa, sarrera eta bisita gidatuak barne). Hamasei urte beteak izan behar dira txango honetan parte hartzeko eta goizeko 9etan abiatuko da autobusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun