Irailaren 11n, ortziral arratsaldeko 18:00etan botako den suziriarekin eta ezkil-jotzearekin abiatuko dira Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak. 21:00etan Herriko Ostatuan Baztan Zopak izanen dira. Txartelak ostatuetan salgai daude. Gauerdian, txopo goratzearen ohiturari eutsiko diote elbetearrek. Ondotik dantzaldia izanen da FRANTZISKO akordeoilariarekin.
Larunbatean Zikiro Egune
Irailaren 12an, larunbatean, Zikiro Egune ospatuko dute. 9:00etan argisoinuak izanen dira. 14:00etan zikiro jatea JOXE ANJELek alaituta. Txartelak Elbeteko ostatuan eta Elizondoko Karrika ostatuan salgai daude eta joan behar duenak bakoitzak bere platera, tenedorea eta nabala eraman beharko ditu. Ondotik makil-tira txapelketa eginen da. 20:00etatik 22:00etara eta 1:00etatik aitzinera dantzaldia izanen da OROTS taldearekin.
Igandean Zozketa Eguna
Igandean Zozketa Eguna izanen da. 9:00etan argisoinuak izanen dira. 18:00etan herri-kirol ikuskizuna plazan. 19:00etan bat-bateko mus eta partxis txapelketa. 19:00etatik 22:00etara dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin. 22:00etan zozketa eginen da: 4 lagunendako afaria, argazki makina digitala edo GPSa eta 2 gasna.
Astelehenean Gurutze Sainduaren Eguna ez ezik, Haurren Eguna
Irailaren 14an, astelehenean, Gurutze Sainduaren egun handia eta Haurren Eguna izanen da Elbeten. 9:00etan argisoinuak joko dira. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik Mutildantzak plazan. Segidan luntxa Ostatuan. 14:00etan haurrendako bazkaria eginen da frontoian. 17:00etan AZIKA taldearen txotxongilo ikuskizuna: Barne Iluna. 18:00etan bonba japoniarrak plazan. 18:30ean txokolatada. 19:00etatik 21:00etara dantzaldia izanen da trikitilariekin.
Herritarren Eguna akitzeko
Irailaren 15ean, asteartean, Herritarren Eguna ospatuko dute, bestak akitzeko. 9:00etan argisoinuak izanen dira. 14:00etan herri-bazkaria, trikitilariekin eta gauerdian GAIXOA NI.