Erratzuko emakumeen pala txapelketan sei bikote ari dira

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Erratzuko Kultur El­kar­­teak, Erratzuko herriaren eta Etxele­ber­te­ko Txokoaren laguntzaz antolatutako pala txapelketan sei neska bikote ari dira: Estitxu eta Mai­te, Manttoni eta Be­goña, Ainhoa eta Mari Jo­xe, Gurutze eta Jaso­ne, Roxa eta Edurne eta Ana eta Lorentxi. Aza­roaren 4an hasi ziren eta abenduaren 2a arte arituko dira sailkapenaren bila. Abenduaren akaberan jokatuko da finala. Erratzuko frontoian larunbatero jokatzen dituzte txapelketa honetako partiduak, atsaldeko 5etatik aitzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun