Literatur lan taldea sortu nahi dute Jo ala Jo eta Erratzuko kultur taldeek

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

«Jo ala Jo» eta Erra­tzu­ko Kultur elkarteek literatur lan talde bat sortzeko egitasmoa azaldu dute. Bi talde hauen burutapena, interesgarriak iruditzen zaizkien liburuen egileekin solasaldiak antolatzea da. Mintzaldi hauek bi hilabetero-edo izanen lirateke. Beraz, urte baten buruan sei hitzordu eginen lituzkete. Horretarako jendearen partehartzea nahitaezkoa da. Alde batetik, liburuak aukeratzeko eta gero solasaldien egunak finkatzeko. Honela, hitzaldiak antolatzen direnean publikoa ere segurtatu nahi da: «Kontua ez baita Bilbotik idazle bat ekartzea gero lau katu biltzeko».
Egitasmo honetan parte hartzeko prest izanen gero, liburuen zerrenda adosteko, egutegia zehazteko eta kultur ekimen hau definitu eta abiarazteko bilgura antolatu dute. Larunbat honetan, abenduak 2, eginen da bilgura, Elizondoko Ariz­kunenea Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun