Nafarroako Gobernuak kirol merituari emandako 54 domina banatu ditu. Domina hauekin, kirola sustatzen 25 urte edo gehiago aritu diren pertsonak saritzen dituzte. Aurten, lau baztandarrek jaso dute sari hori. Pilota munduan, Juanjo Atxa Mindegia, Txarutako ordezkariak. Txirrindularitzan, Iruritako txirrindulari taldeko Tiburcio Almenar Salaberri, Joaquin Garate Urrutia eta Cristobal Urrutia Eugik.