Patxi Izko Barberia Elizondon apeztu zen

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Patxi Izko Barberia, 32 urteko iruñearra abenduaren 10ean Elizondoko Santiago elizan apeztu zen, bi hilabetez diakono gisa aritu ondotik. Baztandarrek leporaino bete zuten eliza, hemendik aitzin Irurita eta Arraiozko erretorea izanen denaren apez egite ospakizunean. Urteak dira Elizondon ez zela horrelako ospakizunik egiten, azken urteetan apezak Iruñeko katedralean ordenatzen baitira. Ekitaldian, Fernando Sebastian, Iruñeko artzapezpikua izan zen, Javier Azpiroz Elizondoko erretorea eta inguruko bertze apez batzurekin batera. Mezan, Elizondo, Irurita eta Arraiozko koralak aritu ziren kantari.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun