Herrietako alkate eta kargodunak aukeratuko dira Eguberri Egunean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Errege egunean kontuak agertuko dituzte

Eguberri eguna leku guzietan berezia baldin bada, aurten Baztanen oraindik bereziagoa izanen da, herrietako alkate eta kargodunak aukeratzeko eguna izanen baita. Halere, azken urte hauetan jende guti agertzen da boza ematera. Gainera, alkate izateko prest daudenak ere arras guti izaten dira, obligazione aunitz bai, baina baliabide eskasak izaten dituztelakoz. Behin baino gehiagotan aditu dugun arrenkura da: «Herri ttailotan alkateak ezin du gauza aunitz egin. Asmo aunitz bai, baina diru guti izaten dugu».
Alkate eta kargodunekin batera, Baztan­goi­za, Basaburua, Eli­zon­do eta Herbereko kuarteletako juntakideak ere hautatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun