Elizondoko Abesbatzak proiektu berri bat jarri du abian, Elizondoko Abesbatza Ttiki, hain zuzen ere. Horretarako, uda aurretik deialdi bat egin zuten eta jasotako erantzuna arras ona izan zela aipatu digute abesbatzatik. Hasierako bilera bat burutu zen eta bertan zenbait gurasoekin elkartu ziren eta, jadanik, 30 haur baino gehiagok eman dute izena abesbatza ttikian parte hartzeko.
Irailaren 15ean azken bilera eta ortzegunero entsaioak
Ikasturte berriarekin batera talde berri hau lanean hasiko da. Horretarako azkeneko bilera datorren asteartean, iralilaren 15ean atsaldeko 18:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eginen dute. Kontuan harturik lehen deialdia ez zela interesa zuten guztiengana behar bezala ailegatu, astearteko bilerara deituak daude orain arte izena eman dutenak, baita aurrekoaren berri izan ez zutenak ere. Entsaioak berriz irailaren 17an hasiko dira eta ortzegunero atsaldeko 17:30etan izanen dira Arizkunenean.