Zazpi-Iturri, Pertalax eta Belate inguruan dauden 4.735 haritz amerikano eta zipres zuhaitzen oihan aprobetxamendua enkantera atera du Herriko Etxeak. 1.584 metro kubiko zur eta 497 metro su-egur emanen dute. Hasierako prezioa 6.410.040 pezetakoa da. Arteta eta Otsondo Txiki inguruan 2.312 pinu aprobetxatzeko enkantea ere eginen da. 1.540 metro zur eta 499 metro su-egur emanen dute. Hasierako prezioa 12.773.627 pezetakoa da