Baztan Ikastolako haurrak Bidelagun taldearekin

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Abenduaren 14an, Bidelagun taldeak antolatutako «Baztango haurrak gurekin» ekintzen barnean Baztan ikastolako 6. mailako haurrek parte hartu zuten. Beraiek prestatutako bertsoak, kantak, dantzak, musika… Elizondoko xaharren egoitzan daudenei eskainiz. Abenduaren 22an, berruz, Olentzeroarekin herriko karrikak alaitzera atera ziren. Bitartean, beurek egindako eskulanak denda, taberna, bulego eta banketxeetan utzi zituzten.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun