Elizondo, Arizkun eta Arraioz alkaterik gabe

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Bertze herri guzietan hautagai bakarra aukeratua izan da

Eguberri bezpera  Baztango herrietako alkateak aukeratzeko egun seinalatua zen. Hamabortz herrietatik bederatzik alkatea lortu zuten egun horretan, baina Eli­zon­do, Alman­doz, Ariz­kun, Arraioz, Be­rroe­ta eta Oro­no­zen, urteberri egunean egindako batzarrerako utzi zuten. Azpil­kueta, El­bete eta Gar­tzainen alkate berriak hautatu zituzten. Azpil­kue­tan, Juan Irungarai da alkate berria, Fer­min Bara­zabalen ordez. Elbe­ten Etxe­be­rria­ko Patxiko Bur­gete hautatu zuen herriak, Patxi Ameztoi or­dezkatzeko. Gar­tzai­nen, berriz, Jose Mari Urtsuegik hartuko du azken bi urteetan Patxi Peñak betetako kargua. Arizku­nen, botu-paperak ez zeudela eta bere arren­­kura azaldu zuen Patxi Larraldek.
Urteberri Egune­ko batzarretan, espero bezala, ez zen arrakasta handiagorik izan. Alkate izateko inor aurkeztu ez zela ikusita, Almandoz, Be­rroeta eta Orono­zen, orain arteko al­ka­teek, Severino Lan­­dak, Lorenzo Ma­­­ritorenak eta Flo­rentino Goñik, bi urtez segitzea erabaki zuten, gogoz kontra baldin bazen ere. Arraioz, Ariz­kun eta Eli­zondon, or­dea, ez segitzea era­­baki zuten Juan Bau­tista Oteizak, Ma­ribi Go­ñik eta Anas­tasio Na­gorek. Arraiozen, Erre­ge egu­nean bertze batzarre bat egiteko gelditu ziren.

Bertze batzarrea deituko du Baztango alkateak
Ordenantzak dio­e­naren arabera, Ba­lleko alkateak batzarre berri bat deitu beharko du hilabete baten barrenean, Ariz­kun,  Arraiozko eta Eli­­­zondoko alkateak au­keratzeko. Inor aur­kezten ez bada, egoe­ra larria izanen da.

Severino Landa. Lanerako ez gaitua. 61 urte (5.urtea)

• Frontona eta eskola moldatu beharrak dira. Herriak ez du lurrik eta jabeek ez dute saldu nahi, beraz, zaila dago bertze gauzak egiteko.

Bernardo Amiano. Aceraliako langilea. 48 urte (7.urtea)

• Kanposaindu berria mol­datu nahi dugu, gaiz­ki egina baitago. Za­ha­rrean, berriz, parkea aki­tu. Saneamendu sa­rea ere berritu nahi da.

Marcelino Rementegi. Aurrejubilatua. 58 urte (5.urtea)

• Batzarrea egin eta gero erabakiko dugu. Hi­rurteko Planean ere es­kari batzuk egin di­tu­gu, ikusiko da zer ailegatzen den gero.

Juan Irungarai. Abeltzaina. 45 urte (1.urtea)

• Biztanle gutikoa baina herri zabala da gurea. Bide aunitz badire eta horiek ongi kontzen beti izaten da zerbait egiteko.

Lorenzo Maritorena. Baserriko lanak. 36 urte (3. urtea)

• Ez dugu berekin harremanetan jartzea lortu.

Patxiko Burgete. Laboraria. 44 urte (1. urtea)

• Hamar urte egin ditut kargodun gisa eta aitzi­neko alkateek egindako lanarekin segitu nahi dut. Kargodunekin bildu eta erabakiko dugu.

Santiago Ibargarai. Aceraliako langilea. 44 urte (3.urtea)

• Batzarreak eta ikas­taroak egin edo jendea biltzeko lekua moldatu nahi dugu labadero zaharrean. Plaza ere konpondu behar dugu.

Joxe Mª Urtsuegi. Taxista - Ostalaria. 33 urte (1. urtea)

• Lehendik genituen lanekin segitu: Zentro zibikoa, eskola ondoko frontona goratu eta estalki berria egin, kan­po­saindua moldatu…

Maribel San Jose. Etxekoandrea. 52 urte (7. urtea)

• Zentro zibikoa egin nahi dugu. Kanposain­duaren anpliazioa akitu. Hirurteko Planean lan aunitz eskatu ditugu. Argia sartu, bideak…

Miguel Angel Aldea. Aceralian ebentuala. 42 urte (3. urtea)

• Bideak moldatzen segitu, eskolako etxe zaharrean batzar lekua moldatu…Plaza etxea erortzekotan dago eta kendu egin nahi dugu.

Florentino Goñi. Aceraliako langilea. 48 urte (9.urtea)

• Igerileku baten beha­rra somatzen dut. Eli­zond­okoa urruti dugu eta Bertizen jende au­nitz ibiltzen denez, leku estrategikoan gaude.

Francisco Etxenike. Aceraliako langilea. 49 urte (3.urtea)

• Kanpo­sain­dua han­di­tze­ko pen­tsa­mendua dugu, 13 familiendako es­kas gelditu baita. Hi­rur­teko Planean sartua da. Pistak moldatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun