Lehendabiziko literatur solasaldia burutu da larunbat honetan Arizkunenean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Jo ala Jo eta Erratzu­ko kultur elkarteek, Euskal Idazleen Elkartea, Baztango Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako lehen literatur solasaldia burutu da larunbat honetan. Paddy Rekal­de idazleak «Whis­key koloreko gauak» bere liburuari buruz aritu zen Arizkune­nea Kultur Etxean. Bi elkarteek prestatutako sei literatur solasaldietan lehenbizikoa izan da. Martxoaren 17an, Julen Gabi­ria, «Connemara bihotzean» li­bu­ruari buruz ariko da. Maia­tzaren 19an, Ur Apalate­gi­ren «Gauak eta hiriak» izanen da solasgai. Buruilaren 15ean Har­kaitz Cano «Pasaia Blues» libu­ruaz ariko da. Azaroaren 17an Jon Alonsoren «Cammem­bert helburua» liburua izanen da ai­pa­gai eta abenduaren 15ean, Jon Arretxeren «Zazpi kolore».
Solasaldi guziak Arizku­ne­nea Kultur Etxean eginen dira, atsaldeko 5etan. Aipatu behar Erratzuko Kultur Elkarteak mintzaldi hauetan interesa paratzen duten elkarte kideei liburuak bereganatzeko laguntza emanen diela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun