Ana Mari Marin Elizondoko alkate izateko prest agertu da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Lehen ere, kargua bete zuen lehen emakumea izan zen

Bertze inor kargua hartzeko gogorik ez duela ikusiz, Ana Mari Marin margolari elizondarrak herriko alkate izateko prest azaldu da. Lehendik ere alkatea izana da Marin, 1975-76  eta 1995-96 urteetan. Kargua bete zuen lehendabiziko emakumea izan zen. «Nere intentzio bakarra, lau mende dituen alkate-jurado kargua ez galtzea da» erran zuen bere erabakiaren berri ematean. Orai, Baztan­go alkateak bertze batzarre bat deitu beharko du eta, aitzineko bietan bezala, inor aurkezten ez bada, Ana Mari Marin izanen da alkate. «Junta Generalean oinarritutako administrazio sistema arras ona da –dio– baina hori bai, herriek autonomia eta diru gehiago izan beharko lukete. Elizondok, 3.000 biztanle ingururekin milioi bat jasotzen du Balleko Udaletik eta hori irriemangarria da». Dena den, Elizon­dok duen ondarea mantentzen saiatuko dela azpimarratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun