Jo ala Jo kultur elkarteak, Erratzuko elkartearen eta Basaburuako gazteen laguntzaz antolatutako Baztan Inaute Aroan egitarauaren ekitaldi berri bat ospatuko da otsailaren 3an. Atsaldez, Basaburuan barna, Hartza, hartzazain, Jantzilo eta mozorroen agerraldia eskainiko da, Hartzaren iratzartzea iragarriz. Gero, afaria izanen da Anizko elkartean eta mozorroen gaupasa.
Otsailaren 10ean Gizakunde ospatuko dute, Arizkungo elkartean mozorroen afariarekin. Gauerdian puske-biltzea eta mamurru uxatzea eginen dute, Arizkundik Erratzurat bide zaharretik.
Otsailaren 17an, azkenik, Emakunde ospatuko da. Goizez, Elizondoko karriketan mozorro xurien puske-biltzea eginen dute. Elbeten bazkaldu ondotik, atsaldez Elizondon mozorro beltz eta xuriak agertuko dira, bazterrak inarrosiz. Ondotik, Jantzilore erreko dute.