Baztan Ikastolak, goraipatu nahi du Mariano Izetak bere bizi osoan eskuara eta eskual kulturaren alde egin duen lana eta agertu duen jarrera. Alde batetik utzi dizkigu bere idazlanak: eleberriak, Baztango hiztegiak, hainbat egunkari eta aldizkarietako idazlanak…
Eta bertze aldetik solasean agertzen zuen euskararekiko maitasuna, ilusioa, animoa, gozamena.
Gizon jakintsua izan arren herrikoia, apala eta xumea agertzen zen. Eskuarak bizi izan dituen eta jasaten dituen zailtasuna eta oztopoen aintzinean, beti baikor agertu izan da, eta berak erabili zuen indar, gogo eta gar hori, piztua mantentzea izanen da Ikastolak bere oroimenez egin dezakeen esker keinu edo omenaldi hoberena. Eskermile aunitz Mariano.
Baztan Ikastola