Elizondoko ANFAS, guttitu fisiko eta sikikoei laguntza eskeintzeko elkartea berriz ere normalitate osoan paratu da martxan.
Orain dela zenbait hilabete gizarteari laguntzeko zerbitzu hau egunero eramaten zuen Lourdes Alemanek baja hartu zuenez geroztik, zerbitzu pertsonalizatua bakarrik Iruñean eskeini dute, baina orain normaltasunez funtzionatzen du berriz ere. Halere aipatzekoa da tarte honetan Elizondoko Pedro Axular karrikan duten egoitzan aisialdi klubak martxan jarraitu duela. Dena den, erran bezala, ANFAS elkarteak berriz ere martxan jarri ditu Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Malerreka eta Bortzirietarako zerbitzuak.
Ordutegia lehengoa izanen da : goizeko 9etatik eguerdiko 1etara eta telefonoa: 948452201.