Balleko Udalak neurri gogorrak hartuko ditu Zugarramurdik berean segitzen badu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Baztango lurretan dauden 57 baserri Zugarramurdikoak izatea nahi dute

Baztango dermioan dauden eta Zugarra­murdiko Udalak nahi dituen 57 baserrien afera berriz ere piztu da. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio De­partamenduak esku aldatze espedientearekin aitzinera segitzea erabaki du. Balleko Uda­lak serioski adierazi dio Zugarramurdiko­ari afera honekin segitzen badu «neurri gogorrak» hartuko dituela eta «bizilagun gisara jasotzen dituzten zerbitzuak kenduko dizkietela».
Jakina denez, 57 ba­se­rrietako bizilagunak Zu­garramurdin errolda­tuak daude eta bertan egi­ten dute eguneroko bi­zimodua, baina baserriak eta lurrak Baztanen daude eta zergak Ba­llean ordaintzen dituzte. Afera aspaldikoa da eta tarteka-tarteka biziberritzen da bi udalen arteko eztabaida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun