Baztan aldean, kasik urte berriarekin hasitako iñauteak abudo akituko dira. Argazkian ageri den bezala, Jo ala Jo taldekoek Gizakunde Eguna ospatu zuten, Arizkungo elkartean egindako mozorroen afariarekin. Gauerdian puske biltzea eta mamurru uxatzea egin zuten, Arizkundik Erratzurat bide zaharretik.