Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamenduak N-121-B errepidean Arizkungo bidegurutze inguruan dagoen Laurentxeko bihurgunea hobetzeko eta zabaltzeko lanak abudo hasiko omen ditu. Jakina denez, kurba arriskutsu honetan istripu aunitz gertatu dira eta horietako batean hildakoak ere izan dira. Laurentx ingurua arras iluna eta suspela da. Hormaren ondorioz, auniztan autoak irristatu egiten dira eta horregatik izaten dira istripu gehienak. Kurba zabaltzeaz gain, errekaren kontra 25 metro luzeko pareta eginen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!