Balleko udalak zaborontziak jarriko ditu Orabidea inguruko leku ezberdinetan. Neurri hau, Herriko Etxeak Nafarroako Gobernuko Ingurumena Zaintzeko sailetik jasotako kexuaren ondorioz hartu da.
Iruñetik igorritako idatzian adierazten zenez, «gan den urtean eta aurten, balleko atseden gunetan zaborrak uzten direla somatu dugu». Gainera, zabor poltsa handiak uzten omen dira, leku hauetara joaten direnek erabiltzen ez dituzten gauzekin: «Kristal aunitz, gasna egiteko erabiltzen diren hondakinak…».
Zabor horiek Orabideako baserrietakoak izaten ahal direla ikusiz, afera moldatzen saiatuko da Udala, Mikel Altzuart ingurumen zinegotziak adierazi duenez. Horretarako zaborontziak paratuko dituzte. «Baserri guzien ondoan jartzea ezinezkoa da, aunitz baitira eta tartean kilometro aunitz dira batzuetan».