Baztan ikastolakoak, ekitaldiz ekitaldi

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Baztan Ikastolak ikasturteko azken hiruhilabeteari hasiera ona eman nahian, ekintza desberdinak antolatu ditu. Lehen astean, seigarren mailako 24 haurrek eski-kanpainan parte hartu zuten Otsagin, arront ongi pastu zutelarik (beheitian, ezker). Hirugarren astean Xorroxin Irrati ibiltariaren bisita izan zuten eta aste osoan ume guztiek, aitzinetik eurek prestatutako irrati saioetan urduri eta gustora parte hartu zuten (beheitian, eskuin). Aste hortako igandean, Santa Ageda bezpera zenez, haur, guraso eta irakasleak Elizondoko karriketan ibili ziren kopla kantari (goitian). Otsailaren 24an, Oteiza Museoa bisitatu zuten eta Orakunde eta Iñautetan ere parte hartu zuten. Zuhaitzaren Egunean hainbat zuhaitz landatu zituzten

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun