Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamenduak denboraldi honetan Oronozko arrain haztegian markatutako 9.876 izokin askatu zituen martxoaren 1ean Endarlatsan. Ingurumen zaindariek, Berako Ehizi eta Arrantza Elkarteko kideen laguntza izan zuten izokinak askatzeko. Teknikariek otsailaren 5etik 8ra jarri zieten izokinei zenbatutako marka ttikiak eta Endarlatsaraino jautsi dituzte, Oronoztik beheiti traba dexente topatzen ahal dituztelakoz.