Iruritako Dorretxea erosteko komenio urbanistikoa onartu du Balleko Udalak, EA eta UPNko zinegotzien aldeko bozekin eta EHren aurkakoarekin.
EHko zinegotzien ustez, «premia handikoa da zentru zibikoa egitea Iruritan, ez ordea Dorretxea erostea. Etxea garrantzi historiko handikoa da, doike, baina badira bertze modu batzuk ondare horiek mantentzeko. Monumento guziak erosten hasten baldin bagara, bertze obrak egiteko dirurik gabe geldituko gara». Ildo honetatik, zera zioen EHk: «Nafarroako Gobernuak eta bertze erakundeek ondare historikoa mantentzeaz solasten dute, baina ekintzak behar dira eta Dorretxea erosten saiatu beharko lirateke».
EH: «Bertzelako lehentasunak»
Aurtengo eta heldu diren urteetako udal aurrekontuetan bertze lehentasun batzuk ikusten zituen EHk: «Arte-aretoa, aparkalekua, Gartzaingo bilera-aretoa, herriko etxearen obra… Gainera, ez da etxea erostea bakarrik, gero moldatu egin beharko da. 20 milioietaz gain, heldu den urtean bertze 20-30 beharko dira». Garapen sozio-ekonomikorako plana bultzatzea eskatu zuten EHko zinegotziek.
Patxiku Oiartzabal: «Aukerak aprobetxatzen ez badira ihes egiten dute»
Alkatearen ustez, aldiz, moldaketa lanen zati handi bat Principe de Viana erakudearen gain joanen litzateke. Patxiku Oiartzabalek zioenez, «ballearen ondarea berreskuratzeko aukera pentsaezina izan dugu. Aukera hauek gutitan izaten dira eta biltzen ez badituzu, pasatu egiten dira. Baztandarren ondare handia gordeko dugu eta Nafarroako Gobernuak honelako etxeei ematen dizkien dirulaguntzak aprobetxatuko ditugu». Alkateak erran zuenez, «Iruritari eta balleari zentru zibikoa egiteko lekua ematen zaio, bertzenaz ere erosi egin beharko zena, baina baita harizti bat eta bertze gauza batzuk. Honelako etxeen balioa ikusteko adibiderik garbiena Amaiurko Borda jauregian dugu, berriki 160 milioitan jarri baituteenkantean».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!