Elizondoko uren kudeaketaz arduratzen den Iturri-Ederra elkarteak 18,9 milioi pezetako aurrekontua izanen du, urteko batzarrean onartutakoaren arabera. Batzarrean erran zenez, Udalaren eta uren elkartearen arteko hitzarmena sinatzen ez den bitartean eta Udalak elkartearekin duen 10.343.304 pezetako zorrak kontuan hartzen ez badu, udal aurrekontuak errekurritu eginen ditu Iturri-Ederrak.
1993tik igan ez zen uraren prezioa igaitea ere onartu zen. Halere, metro kubikoko 20 pezetarekin, Nafarroako merkeena izaten segitzen du Elizondokoak.