Mikel Altzuart arizkundarra nagusitu zen martxoaren 11n Elizondoko Antxitonea trinketean burututako Nafarroako Bertsolari txapelketaren lehen saioan. Bigarren postua Julen Zelaietak erdietsi zuen eta biek igande honetan Leitzan egin den finalerdirako txartela lortu zuten. Elizondoko saioan parte hartu zuten sei bertsolariek berriki hildako Mariano Izeta izan zuten gogoan. Bere alarguna eta senideak ere saioa aditzen izan ziren.