Udal liburutegia taila gelditua da aspaldian

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Balleko Udalaren ustez, kultur ekitaldi kopuruaren handitzea ez da beharrezko azpiegituren sortzearekin bat etorri, batez ere kontzertuak, dantza emanaldiak edo antzezlanak eskaintzeko aretoei dagokienez. Gainera, udal liburutegia ere arras taila gelditu da. Hori moldatzeko 500-650 metro koadroko liburutegia eginen litzateke. 200 metro koadroko erakusketa-gela ere eginen litzateke. Italiar estiloko eszenatokia duen aretoak 300-400 lagun sartzeko lekua izanen luke eta 35 milimetro nahiz 16 milimetrotan zinea proiektatzeko kabinak izanen lituzke.
Udaleko hautetsiek, gisa honetako zentroak bisitatu dituzte Nafa­rro­an berean, Ipa­rraldean eta Akitanian, leku hauetako esperientziak ezagutu asmoz. Udala­ren erranetan, gisa honetako eraikin batek Baztango 28 kultur talderi aterabidea emanen lieke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun