Balleko Udalak Kultur zentru haundia egin nahi du Elizondon

ttipi-ttapa 2009ko ira. 4a, 16:04

Balleko Udalak Elizondon kultur zentro haundi bat eraikitzeko asmoa du. Ber­tzeak bertze, liburutegia, erakusketa-gela eta ikusentzutekoak, zinea, antzerkia, kontzertuak eta bertzelako kultur ekitaldiak garatzeko eszenatokia paratuko lirateke. Udala leku egokia bilatzen ari da eta aurrekontua 300 milioi pezetakoa izanen da.
Kultur zentro berri­ak, gaur egun Bazta­nek dituen gabeziak bete eta dagoeneko eskas gelditu diren bertze instalazio batzuk (liburutegia, Ariz­kunenea) or­dez­katuko lituzke. Au­rre­­­proiek­tua Maite Apez­­­tegia arkitektuak idatzi du eta Nafarroako Go­­bernuan aurkeztua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun