Arraiozek lortu du alkatea azkenean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Apirilaren 8an egin zen batzarrean aukeratu zuen Arraiozek azkenean bere alkatea: Cristobal Ben­goe­txeak hartuko du, lau hilabeteko atzerapenarekin bada ere, Juan Bautista Oteizak utzitako lekua. Ben­goetxea izan zen aurkeztutako hautagai bakarra. Hiru laguntzaile izanen ditu, Mardea eta Urrutia auzoetako ordezkari bana eta baserrietakoa bertzea. 30 arraioztar bildu zuen batzarrean Bengoe­txe­ak lanean hasteko gogoa erakutsi zuen: Bere lehendabiziko helburuak, baserrietako pistak moldatzea eta gero, kanposaindua moldatzeko laguntzak lortzen saiatzea. Modu berean, auzolanaren garrantzia azpimarratu zuen: «Balleko Udalak lanak egiteko materiala jartzen du, baina ez eskulana. Honek ere dirua balio du, eta horixe da preziski, guk ez daukaguna».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun