Osasun zentroko langileendako bereizgarria

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Elizondoko Osasun Zentruko langileek etxez etxeko bisitetan beraien autoak aparkatu ahal izateko bereizgarriak eramanen dituzte. Balleko Udalak onartu egin du Miguel Yabar medikuak egindako eskaria. Bertan zioenez, «herriko leku batzuetan aparkatzea mugatua egotea arazo handia da osasun langileek beraien lana egin ahal izateko (etxez etxeko bisitak, urgentziak…». Idatzian aipatzen zenez, Merkatu Plaza ondoan dagoen Osasun Zentru­ko aparkamendua ere bete egiten da ordu batzuetan, anbulantzia eta larrialdietarako lekurik utzi gabe. Horregatik, osasun langileek bereizgarriak izanen dituzte, aisa identifikatzeko moduan. Bertzal­de, Osasun Zentruko aparkalekuko leku batzuetan aparkatzea debekatzen duten seinaleak ere paratuko dira.
Dena dela, Udala gustora dago trafikoa arautzeko hartutako neurriekin, baina azken batzarrean onartu zenez, moldaketa batzuk eginen dira, ezinduen ibilgailuen aparkamendua errazteko. Udalaren helburua ez da isunak jartzea, «herritarrak konzientziatzea eta ongi aparkatzea baizik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun