Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko odol-emaileak bazkari batean bildu ziren apirilaren 8an. Kontuan hartu behar da hiru herriotan 420 odol-emaile baino gehiago daudela gaur egun eta iaz 208 litro eman zituztela. Eskuzabaltasun berezia erakutsi duten emaileei dominak eman zitzaizkien. Urrezkoa (50 emanaldi) Elizondoko Encarna Goñi Olaetxea eta Jose Martin Sobrino Habans-ek jaso zuten. Zilarrezkoa, berriz, Arizkungo Mª Carmen Bernal Mihurak, Azpilkuetako Juan Angel Mendiburu Bidart-ek, Iruritako Xabier Irureta Ródenas eta Crispina Mendikoa Bikondoak, Lekarozko Antonio Iribarren Iribarrenek eta Erratzuko Jose Iturriria Etxenikek. Ez zen ospatzeko gauza bakarra izan: joan den urtean 33 lagun egin ziren odol-emaile. Txuma Uriz delegatuak zioenez «adibide bat gara».