Baztango igerileku estaliari buruz

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Pasa den Martxoaren 25an, Diario de Noticias egunkarian holako berria irakur genezakeen: "Baztango udalak igerileku estalia eta klimatizatuta eraikiko du".
Artikulu horretan, orain duela 25 urte eraikiko piszina dituen arazoak nola konponduko dituzten erraten ziguten.
Berriak zioenez dagoena desegin eta hor piszina bat txikiagoa eta hidromasaje berri bat eraikiz,baino hau gutxi bada neguan erabilgarriago izango dela sabai teleskopiko bat paratuz.
Neguan erabiltzeko igerileku bat egotea ez dago gaizki baino nire galdera da, igerileku estali bat egiteko, dagoena kendu behar da? Kendu, zeren orain dagoena txikitzea ia erdiraino udan ematen diren baldintzak okerrerako erabat aldatuko lirateke.
Beste aldetik, pribatu batek igerileku estali bat egitego prest dagoenean udaletxeak ere egin behar du?
Berrian ere, Elizondo eskualdeko kirol burua izango zela azaltzen zitzaigun, baino hori baieztatzeko, eskualdean dagoen kirol infraestruktura kontutan hartu dute? Ez al da Lekaroz instalazio kopuru eta konzentrazio aldetik, eskualdeko kirol instalazio garrantzitsuena? (futbol, rugby, saskibaloia, eskubaloia, atletismo, tenis, futbito,frontoia, igerileku,eta abar).
Behin betirako erabakia hartu gabe dagoenez, zergaitik ez da birplanteatzen beharra eta kokapena? Eta azkenean diru publikoarekin eginez gero ez al digu berdin udal instalazioak edo Nafar gobernuko instalazioak izatea ?


MIGUEL URIARTE
BALLARENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun