Javier Larralderi omenaldia

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Arkupeak Jubilatu elkarteak irailaren 28an, ortzilerian, Arizkungo Javier Larralde txistularia omenduko du. 11etan meza izanen da Arizkungo elizan. Ondotik omenaldiaren ekitaldia ospatuko da. Oroigarria, makila eta txapela jasoko du Larraldek. 13,45etan Bazkaria hasiko da Hotel Baztanen. 16,30etatik 18,45etara dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun