Hiltegiaren itxiera?

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 3a

Pasa den hilabetean albaiteroek egindako ikuskapenen ondotik, Baztango Hiltegian konpondu beharreko oker ugari zehaztu zituzten. Baztango Udalak oraindik ez ditu konponketak hasi eta iturri ez ofizialek diotenaren arabera litekeena da azaroaren 1ean hiltegia ixtea.Egoera hau oso kaltegarria izanen da inguruko abeltzainentzat Iruñeraino joan beharko dutelako animaliak hiltzera. Hiltegia berriki eraiki zela kontuan hartuta kezkagarria da jadanik horrela ibili beharra. Udalak neurriak laster hartu beharko ditu, kalteak ahalik eta guttienak izan daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun