Ehoziri lanen erakusketa

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Iaz ehoziri (bolillos) tailerrean egindako lanak ikusgai daude Arizkunenea kultur etxean Irailaren 29 bitarte. Lan ederrak aurkeztu dizkigute ehoziri lanen taldekoak Tere Bahilloren zuzendaritzapean.
Aurten ere urritik aitzin ehoziri ikastaroa izanen da Elbeten, eta nahi duenak izena eman dezake 948 581 131 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun