Amaiur eta Arizkunen herritarren artean errebesta egunak ospatuko dituzte

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 3a

Amaiurko errebestak irailaren 21 eta 22an ospatuko dira. Urtero legez herriko bestak antolatzen aritu direnak, egun hauetaz gozatzeko aukera izanen dute merezimendu osoz. Ortziralean, irailaren 21ean futbol partidua izanen da Zubi Punta eta Gaztelu taldeen artean. Ondotik herri afaria izanen da Gaztelu Elkartean, gaueko 12etatik aitzin martxa izanen da gaineko ostatuan. Larunbatean 12etan mus partida eta hameketakoa, 2etan zikiroa eta atsaldez eta gauez Gau-Bela arituko da plazan.
Arizkunen irailaren 22an bazkari herrikoia ospatuko da herriko frontoian. Bixente akordeolaria izanen da bertan giroa alaitzeko. Besta seguruenik Amaiurren akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun