XVII. Nafarroako Nekazarien Eguna antolatu du UAGNk

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 3a

Elizondon Irailaren 23an, igandean, hainbat ekitaldi izanen dira.

UAGN nekazarien sindikatuak XVII. Nafarroako Nekazarien Eguna antolatu du irailaren 23an Elizondon. Orain arte erriberako herriren bat hautatzen zen besta hau ospatzeko, aurten ordea abeltzainen munduan murgildu nahirik eta baita Nafarroako nekazaritzak dituen beste ezaugarriak erakutsi nahirik Baztan aukeratu du UAGNk. «Nekazal mundu bizia eta etorkizuna nahi dugu» lema izanen du egunak. Elizondoko elizan meza izanen da. Ondotik Txaranga arituko da karriketan barna. Ardi, behi eta zaldien erakusketa izanen da goiz-goizetik merkatuko zelaian. Baztango artisauek bere lanak jendaurrean egingo dituzte toki berean. 2.30etan zikiroa izanen da frontoian Zugarramurdiko sukaldariek egina. Nahi duenak egun berean ere txartelak erosi ahal izanen ditu. Bazkalondoan joten txaplelketa ospatuko da eta Catamaran taldeak besta alaituko du. Nafarroako Herri Kirol lehiaketaren finala izanen da egun berean. Bazkalondoan ere UAGNko lehendakariak, pasa den urte gogorraren balantzea eginen du. Nafarroa osoko nekazariak bestara hurbiltzea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun