Irailaren 23an Elizondon ospatu zen Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren finalean, Arraiozek bigarren konbinadan (harrijasotzea, txingak eta ingudea) txapelduna suertatu zen, iaz bezala. Proba burutzeko 2 minutu eta 45 segundu behar izan zituzten arraioztarrek bigarrena baino 10 segundu guttiago. Lehenengo konbinadan ordea, (koxkor biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana) Arraioz bigarrena izan zen Berriozarren gibeletik. Zorionak arraioztarrei!