Aparkalekua egiteko baimenik ez

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak Baztango Udalari jakinarazi dio, Jaime Urrutia karrikan egin nahi diren lur azpiko aparkalekuaren obrendako, ez diola  baimenik emanen. Antza denez Konfederazioak egindako ikerketen arabera,  egin nahi diren lanak ez dira bideragarriak. Hori dela eta Baztango Udalak informe hori bidaltzea eskatu dio Konfederazioari, Udalak azter dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun