Lameriñasek Donibane Garazin epaimahaiaren saria jaso du

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 2a

Juan Lameriñasek, Elizondoko argazkilariak, Donibane Garazin egiten den argazki lehiaketan epaimahaiaren saria jaso du ezkerrean ikus daiteken argazkiarekin. Irudian Pedro Jose Bikondo zena ageri da su bazterrean jarrita. Hirugarren urtez segidan, argazki lehiaketara aurkeztu da Lameriñas, eta aurreko edizioetan publikoaren saria eta epaimahaiaren 2. sari bat  jaso zuen. Aurten 5 argazki aurkeztu zituen eta 5ak hautatu zituzten Prison des Évêques aretoan egin zen erakusketa-lehiaketarako. Baztandar honekin batera bertze batek ere, Lander Goñi Arizkundarrak, publikoaren 3.saria lortu du. Donibane Garaziko argazki lehiaketa gero eta ospetsuagoa da eta antza denez Baztandarrak ederki moldatzen dira bertan. Hautaturiko 70 argazkien artean ingurukoek hiru sari lortu baitituzte. 2001eko edizioan Nepal-i buruzko erakusketa monografikoa egon zen zabalik aipatu aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun