Baztango eskuara ikertzeko Mariano Izeta bekaren deialdia

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 2a

Milioi bateko dirulaguntza onartu da lana egiteko

Baztango Udalak euskarazko ikerketa sustatzeko eta Mariano Izeta jauna omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du. Ahozko tradizioaren eta etnografiaren munduari lotutako gaiak aztertu beharko dira. Xedea Baztango euskararen ahozko tradizioaren inguruko oro berreskuratzea eta biltzea da. Ondare hori sailkatu beharko da eta lana, Baztango ikastetxe, kultur elkarte eta oro har gizartean zabaltzeko proposamena egitea da. Lana egiteko epea urte batekoa izanen da. hautagaiek erdi edo goi mailako tituluak izan behar dituzte, bakarka edo taldeka aurkez daitezke eta EGA agiria edo baliokidea behar dute. Epea 2001eko azaroaren 16an akituko da. Eskaerak Baztango Udalean aurkez daitzeke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun