Josune ETXENIKE Gartzaingo gaztea

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

• Bestak antolatzen zeintzuk dira langileenak mutilak edo neskak?
    Mutilak, baina batzuk bakarrik.
• Jende gehiagoren laguntza behar izaten da?
    Gauza batzuendako bai.
• Dirua izanez gero nor ekarriko zenuke aktuatzera?
    Musika talde on bat ekarriko nuke.
• Besta gauez edo egunez egitea gustatzen zaizu?
    Gauez, askoz diskretoagoa da.
• Zein da etxera itzultzeko ordu egokiena?
    Gosaldu ondotik edo argitu duenean.
• Zein da bestetako ekitaldirik gustokoena?
      Zikiro-jatea doike!
• Baserriko lanak gustoko dituzu?
    Segun zein. Bildotsekin lan egin behar bada gustatzen zait.
• Behiak edo ardiak?
    Ardiak. Behiek errespetu handia ematen didate
• Zein da sekretua bestetako kontu guztiak ordaintzeko?
    Gutti gastatzea. Gartzaingo kontuek dauden bezala gainera...
• Non gustatuko litzaizuke lanean aritzea?
    Egin ditudan ikasketengatik ofizina batean, bertzela ostaturen batean ere ez zen gaizki egonen.
• Bestetako atorra prest duzu jadanik?
    Baiii! Hori lehendabiziko gauza izaten da, beno beti amak garbitzen duela erran behar dut.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun