Agustin Blas Oronoztarra enduro motoan Nafarroako bigarrena

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Agustin Blas Oronozko gaztea enduro moto modalitatean Nafarroako Txapelketan bigarren postua eskuratu du. Lehenengo urtea du enduron aritzen dela eta jadanik 12 proba inguru burutu ondotik bigarrena izan da. Enduro modalitatean erresistentzia frogak egiten dira, moto gidariak gehienetan bi orduz aritu behar dira zirkuito batean. Azkenean denborarik onena egin duenak garaipena eskuratzen du. Agustin Blasek ez du esponsorrik ezta inolako diru laguntzarik ere, bere sakeletik ordaindu behar izaten du guztia. Nafarroako Fererazioak Sevillan eginen den Espainiako txapelketara joateko gonbidapena egin dio  eta honek aunitz poztu du moto gidaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun