Asier Irigoien eta Joxe Martin Iturralde Elizondoko gazteen omenez oroigarria jarri dute euren lagunek Gorramendiko antenetatik hurbil. Bi gazte hauek errepidean galdu zuten bizia eta heuren lagunek omenaldi xume hau eskeintzea erabaki zuten. Oroigarria argazkian ikus daitekenez harri landu bat da eta bertan «Joxe Martin eta Asier beti gurekin» hitzak irakur daitezke.