Iñaki Lazkoz iruindarraren lanak ikusgai egonen dira Arizkunenea Kultur Etxean, abenduaren 12tik heldu den urteko urtarrilaren 10a arte, arratsaldeko 6,30etatik 8,30etara. Lazkozek eraikuntzak, izaki bizidunak eta objetuak bereak egin eta erretratatzen ditu. Margolari honek Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen ikasketak.