Eguberrietako postalen lehiaketa antolatu du Baztango Udalak

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 2a

Baztango Udaleko kultura sailak eta Xabier Santxotenak postalen lehiaketa antolatu dute. Postalak kartulinan eginak izan behar dira, 21x14 zentimetroko neurriarekin. Postalen atzekaldean egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarri beharko dira. 5 eta 12 urte dituzten haurrek parte ahal izanen dute. 4 sari banatuko dira: 1goa, 5 eta 6 urte dituzten haurrendako, bigarrena 7 eta 8 urte dituztenendako, hirugarrena 9 eta 10 urteko haurrentzat eta laugarrena 11 eta 12 urteko haurrendako. Partehartzaile bakoitzak postal bakarra aurkeztu dezake. Epea abenduaren 10ean akituko da. Postal guztiekin eguberrietan erakusketa eginen da Bozateko Gorrienea etxean. Lehiaketa eta erakusketaren babesleak La Caixa Banketxea izanen da. Sari banaketa abenduaren 15ean, igandean, eginen da arratsaldeko 6etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun