Aspalditik Elizondoko kiroldegiaren zola egoera kaxkarrean zegoen. Astero hainbat taldek entrenatzen dute han eta beharrezkoa zen moldaketa hori. Baztango Udalak lehiaketa publikorako deialdia eginen du lanak egiteko, 14.355.334 pezetako aurrekontuarekin.