Lamiarritako bidegurutzea nondik hartu behar den zalantza dute aunitzek. Irudian duzuen bidegurutzetik eskuinera Erratzura joan daiteke eta ezkerrera Arizkungo Ordoki auzora. Zalantzak kasu honetan sortu dira. Ze bide hartu behar da ezkerretara joateko? Aunitzek uste dutenaren kontra eskuineko bidea hartu behar da ezkerretara, Ordokira, joateko. Arazoa kamioiekin heldu da ez baitute tokirik, ezta malgutasunik ere hori egiteko. Guardia Zibilak egoten dira aunitzetan bidegurutzea zaintzen, kasu bada ezkerreko bidea hartzen segitzen duzuenak