Xauli gazte bulegoak ikastetxeetan informazio guneak jarriko ditu

Rakel GOÑI 2009ko irailaren 2a

Gune hauek ikastetxeetako bi ikaslek zuzenduko dituzte

Ikasleentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ikastetxera hurbiltzea da Xauli Gazte Informazio Bulegoaren helburua. Horretarako informazio gune batzuk sortuko dira eta hauen zuzendari izateko Ikastetxeko edozein ikaslek aurkez dezake bere proiektua. Guztien artetik bi proiektu  hautatuak izanen dira eta elkarrekin talde bat sortuko dute. Talde honek 721,21 eurotako  (120.000 pta) beka eskuratuko du.

Egin beharreko lana
Ikasleek Ikastetxean ezarritako Informazio panelak gaurkotuak kontu beharko dituzte. Jende aurreko harrera astean gutienez bi orduz emanen dute, galderak erantzuteko eta ikastetxean antolatutako ekintzak ezagutzera eman. Hautatua suertatu den taldeak astean behin XAULI Gazte Informazio Bulegora hurbildu beharko du informazioa bildu eta gero ikastetxean ezagutzera emateko. Abenduan hasi eta ekainera bitarte eginen da lan hau.
Bekak eskuratzeko gazteek proiektuak mekanografiaturik aurkeztu dituzte eta 2-8 orrialdeko luzerarekin. Bertan azaldu dute, erabiliko dituzten ordutegiak, lana nola antolatuko duten, eginen dituzten bilgurak, eta Informazio Gunea martxan jartzeko eginen dituzten gauza guzien azalpena. Hautatuek formakuntza ikastaroa egin eta aldi berean ekaina arteko lana eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun