Maliko langilea hilik Zigan

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 1a

Maliko langilea hilik Zigan Amaia eta Ainhoa



Sortzez Malikoa baina Orkoienen bizi zen Issa­ga Sow 33 urteko langilea Zigan hil zen abuztuaren 14an, gidatzen ari zen Dunper makina 100 metroko malda batean iraulita. Munusketa alderdian etxe berri baterako lanetan ari zela gertatu zen ezbeharra. Larrialdi Zerbitzuek 9:34an jaso zuten deia eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak berehala joan ziren istripua gertatu den tokira, mediku, erizain eta anbulantzia batekin baina ezin izan zuten salbatu. Foru Poliziaren eskuetan gelditu zen ikerketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun