Aurkikuntza berriak Amaiurko gazteluan

Maite Oteiza 2009ko irailaren 1a

Aurkikuntza berriak Amaiurko gazteluan Maite Oteiza


Laugarren urtez, Aranzadi Zientzia Elkarteak Amaiurko gazteluan indusketak egin ditu aurten ere. Urtez urte, gazteluko harresiak eta barneko bizitzari buruzko elementu berriak agertzen ari dira eta aldi honetan ere hala izan da. Amaiur­ko besten bezperan, horien berri eman zuten Aranzadi Elkarteko idazkari nagusia den Juan­txo Agirrek, Virginia Aleman alkateak, Bizente Arozena Udalbideko ordezkariak, eta Julian Rekalde Amaiurko alkateak komunikabide eta herritarren aitzinean. Uda honetako lanekin, egitura arkitektonikoa eta espazioaren banaketa aztertzeaz gain –eskailerak, kanpokaldeko harresiaren egunerokoan eremua... –, XIV. eta XV. mendeen artean erabili ziren hainbat objektu aurkitu dituzte: animalia batzuen hezur arrastoak, etxeko tresnak, gerrikoen belarriak... Militarrek erabili zituzten ezpata eta gezi punten arrastoak ere topatu dituzte, eta urrezko txanponak ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun